MUGIMENA, HAURRAREN JARRERAREN OINARRIAN
Mostrando entradas con la etiqueta Aldaketa posturalak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aldaketa posturalak. Mostrar todas las entradas

sábado, 15 de octubre de 2011

Etzunda egotetik bertikaltasunerako bilakaera



Haurren mugimenaren garapena behatuz gero,  munduko edozein tokitan jaioak direla ere, jasotako hezkuntza edozein delarik eta herrialdearen ezaugarri kulturalak oso bestelakoak izanik ere, beraien mugimenetan, patroi edo eskema berdintsuak jarraitzen dituztela ohartuko gaitezke. Herrialdearen araberako aldaketa txikiak eman badaitezke ere, modu global batean hartuta, haurraren garapen motoreak oso antzekoak dira.
Haur guztiek beraz, progresio komun bat dutela, errealitate bat dela esan daiteke. Baina, zergatik gertatzen da hau? Zergatik testuinguruko aldagaiek ez dute haurarren garapen motorean eragin handiagorik? Azalpena sinplea da. Energia kontu bat besterik ez da. Gure geletako haurrak behatu eta postura aldaketa nagusienetan fijatuz gero eta erdibitarteko posturak alde batera utziz, honako progresio hau jarraitzen dutela ikus dezakegu: Gora begira egotetik, behera begira egotera; Behera begira egotetik, lau hankatan jartzera; Lau hanketatik, belauniko jartzera; Belauniko egotetik, zutunik jartzera.
Egindako hainbat ikerketen arabera (Macias Lourdes, Barcelona),  sekuentziazio hau jarraitzea, energetikoki, esfortsu gutxien suposatzen duen patroia dela ikusi ahal izan da. Energiaren ekonomia da gakoa. Muskulu-eskeletikoki, esfortsurik gutxien suposatzen duten postura eta mugimenak dira, ahalik eta etekinik handiena ateraz. Gizakion ezaugarri nabarienetariko bat, bi hanken gainean ibiltzeko gaitasuna izatea, beraz, ez da kasualitatea. Haurra ibiltzen eta oreka mantentzen ikasten dagoenean, lau hankatako postura erabiltzen du. Baina, zergatik ez da postura horretan geratzen eta bi hanketako posturara pasatzen da?Ba, askoz energia gutxiago behar delako zutunik egoteko (behin oreka erreakzioa eta erreakzio posturalak garatuta egon). Horrez gain, eskeak askatzea ahalbidetzen du manipulatu ahal izateko.


Arazo neurologiko edota gaitzik ez duen jaioberri batean, honakoa izango litzateke aldaketa postural nagusien garapen motorea hilabeteka:
  
  • Jaiotzetik 3-4 hilabete bitartera, haurra bizkarraren gainean etzanda egoten da. Postura honetan, haurrak bere eskuak eta oinak deskubrituko ditu. Honek, objektuen manipulazioa ahalbidetuko du
  • 3-4- hilabeterekin, buruaz baliatuz, haurra gai izango da gora begira egotetik behera begira egotera. Orain arte bere bizkarraren gainean ematen bazituen orduak, oraindik aurrera bere triparen gainean etzanda egongo da. Postura berri honek, espazioa ezagutzea ahalbidetuko dio haurrari, bere begirada esparruaren barruan edukiko duelako ingurunea. Honen eraginez, apurka-apurka tarraz ibiltzen hasiko da espazioa esploratzeko.

  • Gutxi gora-behera 5 hilabete aldera, haurra jesartzeko gai izango da. Hau izugarrizko lorpena izango da haurrarentzako, espazioaren beste ikuskera bat ahalbidetuko diolako haurrari eta garrantzitsuena dena, eskuak libre edukitzea, manipulatu ahal izateko.

  • 8 hilabete aldera, haurrak bere desplazamenduak lau hanken gainean egingo ditu. Hau da, katamarka. Momentu honetan, euskarri ezberdinak erabilita, haurra ebatu egingo da eta apurka-apurka zutunik jartzen joango da.

  • 10-12 hilabete dituenean, haurra oinez hasiko da. Jada, zutunik jartzeko ez du euskarri baten laguntzarik behar izango. Bere kabuz altxatuko da lurretik, eta bere lehen pausoak ematen hasiko da, oraindik oreka oso ona ez bada ere.




Aldaketa postural nagusi hauez gain, haurrak bere garapenean gauzatzen dituen beste hainbat erdibitarteko postura daude. Hona hemen Emmi Pikler mediku hungariarrak definitutakoak:





Arreta Goiztiarreko Profesionalen Elkartearen Estatuko Federazioak,  haurraren garapen motoreari buruz argitaratutakogida interesgarria:


lunes, 10 de octubre de 2011

Mugimen askea, haurraren garapenaren gakoa



Haurra txikia denean eta bere lehen mugimenak garatzen hasten denean aldaketa posturalen bidez, sarritan pentsatzen ohi dugu, helduok izan behar garela haurraren garapen motorearen gidatzaile eta irakasle. Haurra subjektu pasibo eta ez jakituntzat hartzen dugu. Guk jartzen ohi dugu haurra zutunik bere lehen pausuak eman ditzan, "Bumbo sit" motatako jesarlekuetan edota sofaren izkina batean jesarten enborra eusten ikasi dezan ... Guzti hau intentsiorik onenenarekin egiten dugun arren, haurrarentzako kalte izugarria suposa dezake, inkontsienteki, haurra behartu egiten baitugu oraindik bere kabuz eskuratu ez duen postura batean egotera.
Hirurogeigarren hamarkadaz geroztik, haurrak bere kabuz hasitako, garatutako eta amaitutako mugimenak bere garapen psikikoan duen garrantziaz hitz egiten duten hainbat argitalpen agertu da. Norberak bere kabuz mugimen bat garatzeko gai izatearen sentsazioa eta ingurunearekiko zein norberaren autonomiarekiko konpetentzia sentsazioak, gizabanakoaren beharrizan bezala definitu dira. Konpetente izateak, testuinguru konkretu batean, "zer egin" jakiteaz gain, "nola egin" ere jakitea esan nahi du.
Haurrak, tradizionalki pentsatu izan ohi denaren kontra, etapa guztietan mugimen gaitasun batzuk izango ditu, etapa horri dagokion garapen mailaren araberakoa. Haurrak maila honetatik abiatuta, gero eta mugimen zailagoak garatuko ditu. Esaterako, jaio eta hurrengo egunera, haurra begiekin argi bat jarraitzeko eta burua argi horretara bideratzeko gai izango da. Geroago, gora begira egotetik behera begira egotera pasatuko da eta alderantziz, jesarrita egoteko gai izango da, belaunikoz jarriko da, ... Lehenengo momentutik haurrak iniziatibak eta gaitasunak dituela argi eduki behar dugu eta horietara adi egotea funtzezkoa izango da.
Haurrak bere kabuz esploratzeko dituen aukera kopuruak eta konpetente izateko dituen aukera kopuruak, bere nortasunaren ildoa markatuko dute. Honen zergatia oso erraza da. Haurrak zenbat eta mugimendu autonomo gehiago garatzeko aukera izan, gero eta konfidantza handiagoa izango du bere buru, gaitasun eta eraginkortasunarengan. Honek eragina izango du bere jarreran eta buruari egotziko dizkion helburuengan. Bere ingurunearekin egokiro erlazionatzeko, baita ingurune berrietara moldatzeko gaitasuna izango du modu honetan hezitako haurrak. Iniziatibaz betetako haurrak izango dira, aktiboak, parte hartzaileak ...
Aukera hauek izan ez dituen haurrak berriz; bai umeentzako parke batean sartuak egon direlako, bai oraindik prest ez zeuden posturatan egotera behartuak izan direlako, bai heldu bat izan delako beti bere beharretara aurreratu dena eta berak egin duelako haurrak egin behar zuen mugimen eta esplarazio lana, haurraren gaitasun edo iniziatibak kontuan izan gabe. Honek, ondorio kaltegarriak izango ditu haurraren nortasunaren garapenean. Bere sortze gaitasuna murriztuz joango da, menpeko bihurtuko da, pasiboa ... ez duelako bere buruarengan konfidantzarik edukiko esploratzeko eta konpetente sentitzeko ez duelako aukerarik izan.
Emmi Pikler medikuak (Viena) frogatu ahal izan duenez, haurra prest dagoenean postura aldaketa bat egiteko, bere kabuz lortu eta ikasiko du, nahiz eta helduak haurra inoiz postura horretan jarri ez duen. Haurrak bakarrik ikasteko gaitasuna du, eskaintzen dizkiogun testuinguru material eta afektiboa egokiak direnean.
Guzti honekin hausnarketarko galdera bat bururatu behar zaigu. Zergatik, nahiz eta haurrarentzako mugimen librea askoz osasuntsaugoa dela esaten duten hainbat ikerketa egon, praktikan metodo tradizionalari ekiten jarraitzen diogu? Erosotasuna izango ote? Konpetentzia falta? Gure pentsamendu, jakituria, usteak eta hezitzeko modua goitik behera aldatzeko gogo eza?Ez al dira gura haurrak erdigunean kokatu beharko genituenak beraien heziketa eta garapenaz dihardugun heinean? Hau honela bada, gai honen inguruan pentsatzera momentu bat dedikatzea ez litzateke soberan egongo.



Orain arte esandako guztia praktikara nola eraman daitekeen argitzeko, ez ezazu bideo hau galdu:

Honen inguruan gehiago sakondu nahi baduzu, hona hemen oso helbide interesgarria:

http://miscosillasdeinfantil.webnode.com/pikler-y-loczy/videos-sobre-pikler-y-loczy/