MUGIMENA, HAURRAREN JARRERAREN OINARRIAN
Mostrando entradas con la etiqueta Arreta goiztiarra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Arreta goiztiarra. Mostrar todas las entradas

jueves, 27 de octubre de 2011

Hipoterapia


Gaurko artikulu honetan, Fisioterapeuta pediatriko bezala izan dudan esperientzia bat konpartitu nahiko nuke zuekin. Zaragozan Fisioterapiako Diplomatura amaituta, nire benetako bokazioa, helduekin baino, umeekin lan egitea zenez, Bartzelonara joan nintzen Fisioterapia Pediatriko-ko Posgrado bat egitera. Bertan, minusbaliotasunen bat zuten haurrekin, sei bat hilabetez praktikak egiten aritu nintzen Mollet izeneko herri batean. Hain zuzen ere, Mollet-eko CDIAPean. CDIAP laburdurak, "Centre de Desenvolupament I Atenció Precoz" esan nahi du. Hau da, gure Arreta Goiztiarrerako Zentruen baliokidea izango litzatekeena. Zentru honetara; denbora baino arinago jaiotako haurrak, hau da, haur goiztiarrak, garun paralisia zuten jaioberriak, sindrome edo bestelako gaitzen bat zuten jaioberriak (Down Sindromea, ...), edota garapen atzerapenen bat izateko arriskua zuten jaioberriak etortzen ziren. Bertan, haur bakoitzaren beharretara egokitutako saio indidualetan parte hartzeaz gain, garatu berri zuten proiektu batean parte hartzeko aukera ere izan nuen. Hipoterapia proiektu batean hain zuzen ere. Niretzako zaldien inguruko mundu hau guztiz berria bazen ere eta hasiera batean pixka bat eszeptikoa banintzen ere, laster, terapia honek aurretik aipatutako gaitzen bat duten haurrengan duen eragin positibo eta abantailak ikusteko aukera izan nuen. Kasu hau, 17 hilabeterekin CDIAP-era etorritako haur baten kasu erreala da. Neskato hau, jaiotzetik zuen hipotonia baten ondorioz jasaten ari zen atzerapen psikomotore bat zela eta, heldu zen zerbitzu honetara. Giharretako tonu faltak, edozein aldaketa postural egitea, burua grabitatearen kontra eustea, edota edozein motatako mugimen bat egin nahi izatea, ia ezinezko ekintza batean bihurtzen zuen. Terapia honen iraupena beraz, martxotik ekainera bitartekoa izan zen, astean behin burutzen genuelarik, ordu beteko saio bateko iraupenaz. Ikerketa honetan, ez da haurraren ezta bere gurasoen izenik jarri,  beraien anonimatua zaintzeko. Lanak jarraitzen dituen atalak hurrengoak dira:
  • Haurraren asierako anamnesi edo balorazioa, baita erditze momentuko zenbait datu
  • Haurra garapenaren zein momentutan zegoen aztertzeko balorazioa
  • Hipoterapia terapiaren deskribapen eta oinarriak
  • Kasu konkretu honetan jarraitu den tratamendua
  • Azken balorazioa
  • Ondorioak
  • Bibliografia

Aurretik aipatutako kasu klinikoa irakurri nahi izanez gero, hona hemen artikulu osoa:


sábado, 15 de octubre de 2011

Etzunda egotetik bertikaltasunerako bilakaera



Haurren mugimenaren garapena behatuz gero,  munduko edozein tokitan jaioak direla ere, jasotako hezkuntza edozein delarik eta herrialdearen ezaugarri kulturalak oso bestelakoak izanik ere, beraien mugimenetan, patroi edo eskema berdintsuak jarraitzen dituztela ohartuko gaitezke. Herrialdearen araberako aldaketa txikiak eman badaitezke ere, modu global batean hartuta, haurraren garapen motoreak oso antzekoak dira.
Haur guztiek beraz, progresio komun bat dutela, errealitate bat dela esan daiteke. Baina, zergatik gertatzen da hau? Zergatik testuinguruko aldagaiek ez dute haurarren garapen motorean eragin handiagorik? Azalpena sinplea da. Energia kontu bat besterik ez da. Gure geletako haurrak behatu eta postura aldaketa nagusienetan fijatuz gero eta erdibitarteko posturak alde batera utziz, honako progresio hau jarraitzen dutela ikus dezakegu: Gora begira egotetik, behera begira egotera; Behera begira egotetik, lau hankatan jartzera; Lau hanketatik, belauniko jartzera; Belauniko egotetik, zutunik jartzera.
Egindako hainbat ikerketen arabera (Macias Lourdes, Barcelona),  sekuentziazio hau jarraitzea, energetikoki, esfortsu gutxien suposatzen duen patroia dela ikusi ahal izan da. Energiaren ekonomia da gakoa. Muskulu-eskeletikoki, esfortsurik gutxien suposatzen duten postura eta mugimenak dira, ahalik eta etekinik handiena ateraz. Gizakion ezaugarri nabarienetariko bat, bi hanken gainean ibiltzeko gaitasuna izatea, beraz, ez da kasualitatea. Haurra ibiltzen eta oreka mantentzen ikasten dagoenean, lau hankatako postura erabiltzen du. Baina, zergatik ez da postura horretan geratzen eta bi hanketako posturara pasatzen da?Ba, askoz energia gutxiago behar delako zutunik egoteko (behin oreka erreakzioa eta erreakzio posturalak garatuta egon). Horrez gain, eskeak askatzea ahalbidetzen du manipulatu ahal izateko.


Arazo neurologiko edota gaitzik ez duen jaioberri batean, honakoa izango litzateke aldaketa postural nagusien garapen motorea hilabeteka:
  
  • Jaiotzetik 3-4 hilabete bitartera, haurra bizkarraren gainean etzanda egoten da. Postura honetan, haurrak bere eskuak eta oinak deskubrituko ditu. Honek, objektuen manipulazioa ahalbidetuko du
  • 3-4- hilabeterekin, buruaz baliatuz, haurra gai izango da gora begira egotetik behera begira egotera. Orain arte bere bizkarraren gainean ematen bazituen orduak, oraindik aurrera bere triparen gainean etzanda egongo da. Postura berri honek, espazioa ezagutzea ahalbidetuko dio haurrari, bere begirada esparruaren barruan edukiko duelako ingurunea. Honen eraginez, apurka-apurka tarraz ibiltzen hasiko da espazioa esploratzeko.

  • Gutxi gora-behera 5 hilabete aldera, haurra jesartzeko gai izango da. Hau izugarrizko lorpena izango da haurrarentzako, espazioaren beste ikuskera bat ahalbidetuko diolako haurrari eta garrantzitsuena dena, eskuak libre edukitzea, manipulatu ahal izateko.

  • 8 hilabete aldera, haurrak bere desplazamenduak lau hanken gainean egingo ditu. Hau da, katamarka. Momentu honetan, euskarri ezberdinak erabilita, haurra ebatu egingo da eta apurka-apurka zutunik jartzen joango da.

  • 10-12 hilabete dituenean, haurra oinez hasiko da. Jada, zutunik jartzeko ez du euskarri baten laguntzarik behar izango. Bere kabuz altxatuko da lurretik, eta bere lehen pausoak ematen hasiko da, oraindik oreka oso ona ez bada ere.




Aldaketa postural nagusi hauez gain, haurrak bere garapenean gauzatzen dituen beste hainbat erdibitarteko postura daude. Hona hemen Emmi Pikler mediku hungariarrak definitutakoak:





Arreta Goiztiarreko Profesionalen Elkartearen Estatuko Federazioak,  haurraren garapen motoreari buruz argitaratutakogida interesgarria: