MUGIMENA, HAURRAREN JARRERAREN OINARRIAN

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Mugimena, adimenera bidea

Haurrak hezteko Pikler Loczy metodoan defendatzen den bezala, haurraren garapenean, mugimenak aparteko garrantzia du. Hizkuntza agertzen ez den bitartean, gorputza da, haurrak ingurunearekin komunikatzeko eta bere sentipenak kanporatzeko duen tresnarik garrantzitsuena. Mugimen honek, apurka-apurka, bere inguruan gertatzen dena ulertzea ahalbidetuko dio eta honek, adimenaren garapenerako ateak irekiko dizkio.

Hitza agertu baino lehen, haurrak bere beharrizan, emozio eta barne sentipenak kanporatzeko, keinuak, dira duen trasna bakarra. Oraindik hitzekin ezin duena esan, bere gorputzaren mugimenaren bitartez azaleratzen saiatuko da.

Haurraren barne izaera eta helduok mugimen hauei ematen dizkiegun esanahi, interpretazio eta erantzunen arabera, haurrak apurka-apurka bere nortasuna eraikiko du. Guraso urduriak, alaiak, serioak, haurraren behar guztietara adi daudenak, haurraren beharrizanak egokiro interpretatzen dakitenak edo bestalde guraso axolagabeak diren arabera, haurrak bere ingurunea eta mundua modu ezberdin batean ulertu eta hautemango du, baita ingurune horrekiko bere parte hartze eta harremana, modu batetakoa edo bestekoa izatea eragingo du.

Guzti hau honela izanik eta haur hezkuntzako  hezitzaile izango garela kontuan izanik, guztiz beharrezkoa dugu haurrak bere gorputzaren adierazpenarekin esan nahi diguna interpretatzen, ematen dizkiogun erantzunak, ahalik eta egokienak izan daitezen.











No hay comentarios:

Publicar un comentario