Haurrak jaiotzen diranean, ez dira, tradizionalki pentsatu izan den moduan, zuriz idatzitako liburuak edota izaki pasiboak. Beraiekin batera, jaio bezain pronto antzeman daitezkeen mugimen sorta bat programatuta dakarre. Hauek, Erreflexuak dira.Bederatzi hilabetez amaren tripan ingurune urtsu, bero, xamur eta isolatu batean egon ondoren, guztiz ezberdina den ingurune batetara egokitu behar da, berarentzat guztiz ezezaguna eta arrotza dena. Lehendabiziz mundura dator. Ingurune honetan, orain arte sentitu izan ez dituen sentsazio eta beharrizanak izango ditu eta heuatara egokitzea ahalbidetuko diote. Momentua heltzen denean jaiotzen lagunduko diote, gose denean xurgatzea ahalbidetuko diote, txarto sentitzen denean negarraren bidez bere ondoeza adierazten lagunduko diote... Hau da, biziraupena ziurtatzen lagunduko diote, bizitzako lehen asteetan izan ditzaketen erronkei aurre egiten lagunduz.Erreflexuez hitz egiterakoan, beraien borondatetik kanpoko izaeraz hitze egin beharra dago. Kanpo estimulu zehatzei erantzuten dieten nahi gabeko erantzunak dira. Denboraren eta ikasketaren poderioz, lehenengo momentu batean oharkabekoak diren mugimen hauek, mugimen boluntarioetan bihurtuko dira. Errepikapen eta ikasketaren poderioz, ekintza ezberdinak burutzeko eta grabitate indarrari aurre egiteko beharrezkoa den gihar tonuaren egokitzapena egiten ikasiko du haurrak.Jaiotzerakoan guztiz beharrezkoak badira ere, adin bat helduta, erreflexu hauek desagertzea beharrezkoa izango da, mugimen boluntarioak bere agerrera egin dezan. Erreflexuen desagertze berantiar batek, Nerbio Sistemaren desoreka antzeman dezake.Jaioberritan ohikoenak diren erreflexuakArkaikoak edo Primarioak:
Ibiltzeko Erreflexua: 2. astea - 5-6. hilabeteak
Lepoa zutitzeko Erreflexua:Jaiotzetik - 2. hilabetera Moro erreflexua: Jaiotzetik - 2/3. hilabetera Erreflexu Toniko Laberintikoa: Jaiotzetik - 2. hilabetera Erreflexu Toniko Asimetrikoa: Jaiotzetik - 2/3. hilabeteak
Erreflexu Toniko Simetrikoa: Jaiotzetik - 2/3. hilabetera Esku Heltze Erreflexua = Grasting: Jaiotzetik - 2/3. hilabetera
Xurgatze Erreflexua: Jaiotzetik Ahoarekin bilatze Erreflexua: Jaiotzetik - 2.hilabetera
Igeriketa Erreflexua: Jaiotzetik - 3. hilabetera
Babinski Erreflexua: Jaiotzetik - 1.urtera
Galant Erreflexua: Jaiotzetik - 2. hilabetera
Oin heltze Erreflexua: Jaiotzetik - 1. urtera
Esku Placing Erreflexua: Jaiotzetik 3/4. hilabetera
Oin Placing Erreflexua: Jaiotzetik 4/5. hilabetera
Erreflexu hauei buruzko azalpen luzeak ematen ibili behar ez izateko, eta hauek hobeto ulertzeko asmoz, ona hemen hurrengo bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario