MUGIMENA, HAURRAREN JARRERAREN OINARRIAN

lunes, 28 de noviembre de 2011

Uraren bidezko terapia


Urak, hezkuntza edota jolas-jardueretan egin ditzakeen aportazioak, guztiontzako aski ezagunak dira. Baina ezagutzen al ditugu terapeutikoki egin ditzakeen ekarpenak? Minusbaliotasun fisikoren bat duten haurrentzako, tratamendu fisioterapiko edota errehabilitazio jardueraren gehigarri interesgarri eta garrantzitsu bat suposatzen du ("eFisioterapia" fisioterapiari buruzko aldizkarian eta Zaragozako Unibertsitateak argitaratutako lana). Honi lotua, hidroterapia kontzektua aipatu behar da. Hidroterapia, urak giza gorputzaren gain dituen helburu terapeutikoez arduratzen den hidrologiaren adar bat da. Uraren ezaugarri mekanikoak;
Uraren tenperatutari dagokionez ere, aipamen txiki bat egin  beharra dago. Haurrak hotz geratzea ekiditzeko eta uraren berotasunak dakartzan efektuak aprobetxatzeko ; erlaxapena, odol ekarpen handiagoa, mugimenduen erraztasuna, analgesia, odol bideen dilatazioa, ... uraren tenperaturak, 32º-36º bitartekoa izan beharko du. Tenperatura honetatik gora igotzen badu, urarekin kontaktuan egon ahal izango den azalera txikiagoa izan beharko du eta denbora laburragoz, hipertermia bat eta tentsio beherakada bat ekiditeko asmoz. Efektu mekaniko eta termikoez gain, alde psikomotoreari dagokionez ere, zenbait helburu lortu daiteke, hala nola;
  • Ingurune urtsua ezagutzea, honek ekarri diezaiokeen sentsazio berriak sentituz
  • Egoera fisiko orokorarren hobekuntza
  • Muskuluetako indarra areagotzea, baita mugimendu gaitasuna ere
  • Gorputz eskema garatzea
  • Koordinazioa hobetzea
  • Espazio-denbora kontzeptuak lantzea
  • ...
Maila sozio-afektiboan ere, honakoa lortu daiteke;
  • Harreman arazoak dituzten haurrengan, talde integrazioa lantzea
  • Garbitasunari dagozkion ohiturak lantzea
  • Guraso eta beraien seme-alaben arteko harremana sendotzea
  • Autoestimuaren hobekuntza
  • Norberaren buruarekiko irudi positiboago bat lortzea
  • ...
Ezaugarri hauek ulertuz eta aprobetxatuz, haurrak dituen zailtasunen edo minusbaliotasunen arabera, helburu ezberdinak lortu ahal izango ditugu, ezaugarri mekaniko hauek era egokian erabiliz. Uraren egoera likidoaren ezaugarriak ezagutzeak, hidrostatika oinarritzen deneko printzipioak ulertzen lagunduko digu. Arkimedesen printzipioa aplikatuta, gorputz atal ezberdinak mugitzeko erraztasun handiagoa lortuko dugu, behetik goranzko egiten den indarrari esker. Hau oso egokia izango da, adibidez, oso mugikortasun eskasa aurkezten duen ume batekin lan egiteko, uretan, uretatik kanpo izan dezakeen baino askoz mugimen handiagoa lortuko duelako. Aprobetxatu dezakegun beste ezaugarri bat, oso indar gutxi duten haurrekin lan egiteko esaterako, uraren marruskadura indarra da. Ur barruan oinez ibili nahi dugunean, uretatik kanpo ibiltzea baino askoz zailagoa suertatzen da, urak jartzen duen erresistentzia dela eta. Zenbat eta mugimena azkarragoa izan eta gorputz atal handiagoa ur barruan sartuta egon eta indar honi esposatua egon gainera, are eta handiagoa izango da honek jartzen duen arresistentzia. Hauek, uraren ezaugarri mekanikoen adibide batzuk baino ez dira. Kasu bakoitzean haurraren egoera zein den aztertu behar izango da, plan terapeutiko egokiena jartzeko asmoz. Baina, nork atera dezake etekina uraren bidezko terapia honetatik? Printzipioz migimen arazoak dituzten haurrei artikulu hau zuzendu badiet , edozelako gaitzik ez duten haurrentzako ere, oso tresna eraginkorra izan daiteke haurren garapen orokorrean, gurasoekiko harremanean, gaitasun sozio-afektiboetan, ... laguntzen baitu. Mugimen arazoak dituzten haurrei dagokienez, indikazioetariko batzuk, hurrengoak izan daitezke besteak beste;
  • Giharretan tonu altua duten haurrak (hipertonia, espastizitatea, ...), tonua erlaxatzen laguntzeko
  • Giharretan tonu baxua duten haurrak (hipotonia), indarra hartzeko
  • NS-n arazoak dituzten haurrak
  • Sindrome edota gaitzen bat duten haurrak
  • Garun Paralisia duten haurrak
  • Harreman arazoak dituzten haurrak
  • Afektibitate arazoak dituzten huarrak
  • ...
Terapia mota honek efektu positiboak izan ditzan, gutxi gora behera, 45 minutuko iraupena duten saio bi gutxienez burutu behar dira astero, taldearen partaideak 5 umetik gorakoa ez izatea gomendatzen delarik. Haur bakoitzarekin, bere aita edo ama egongo da. Egingo diren taldekatzeak, haurren patologia, zailtasun, ezaugarrien, ... araberakoak izango dira, modu honetan helburu berdina duten saioak eta helburuak planteatzea posible izango delarik. Terapiaren iraupenari dagokionez, parte hartzen duteneko haurren ezaugarrien araberakoa izango da.


Gehiago jakin nahi baduzu, egizu klik hurrengo helbideetan:
http://www.fundacionsaludinfantil.org/documentos/Terapia%20Acuatica.pdf
http://www.efisioterapia.net/articulos/imprimir.php?id=347

domingo, 20 de noviembre de 2011

Psikomotrizitatearen eragite mailak


Haurrekin psikomotrizitate saio bat garatu aurretik, argi eduki behar dugu, haurrekin zein maila psikomotoretan eragin nahi dugun. Sarritan, psikomotrizitate saio bat prestatzen dugunean, hainbat ekintza planteatzen ditugu, baina, ez dugu egokiro zehazten zein mailari zuzendua dagoen jarduera bakoitza. Madrilgo hezkuntza aholkularitzarako web orri batean azaltzen denez, psikomotrizitatea bost maila ezberdinetan ezberdindu daiteke:
  • Maila toniko-emozionala
  • Maila sentsorio-motorea
  • Maila pertzeptibo-motorea
  • Maila proiektibo-sinbolikoa
  • Maila signikoa
Bakoitza banan banan azaltzera pasatuko naiz: Maila toniko-emozionala: Maila honetan, haurrak, bai bere buruarekiko bai besteekiko, dituen harremana hobetzea da helburua. Lortu nahi den komunikazio horren bitartekaritza lana egiteko, objektu ezberdinak erabiliko ditu. Maila honen oinarrian, gihar tonuaren aldaketak eta emozioak egongo dira. Modu honetan, haurra tentsio eta erlaxapen egoera ezberdinetara eramango dituen egoerak planteatuko zaizkio, non tentsioak, akordioak, ... garatu behar izango dituen gainontzeko haurrekin, "arazo" hauei irtenbidea bilatzeko. Helburua, harremanak lantzea izango da. Maila sentsorio-motorea: Norberaren gorputzaren mugimenak sortarazten duen gozamena lantzea bilatzen da, baita oinarrizko jarrera motore eta neuromotoreak heltzea ere. Hau da, kontrolik gabekoa den mugimenetik, gorputzaren mugimenaren kontrolerako bidea betetzea. Atal honetan landu beharko litzatezkeen  edukiak, hurrengoak litzatezke: jarrera sistema (jarrera, psizioa, portaera), gihar tonua eta oreka, gorputz kontzientzia (gorputz eskema eta gorputz irudia) eta gorputzak eskaintzen dituen koordinazio atazarik garrantzitsuenak (saltoak, birak, ...). Maila pertzeptibo-motorea: Nahita egindakoa, intentsioduna den mugimenaren gozamena lantzea, helburu zehatz batekin egindakoa dena, kanpo espazioa kontrolatzea eta ulrtzea eskatuko duena. Espazio hori ulertu, interpretatu eta bertan mugitzen jakitea exijituko du honek. Haurra honetara, hainbat ekintza, jarduera, mugimen, errepikatzearen poderioz helduko da. Honetarako landu beharreko edukiak, espaziotik jasotako informazioa, haurrak bere gorputz barnetik mugimenari dagokionez jasotako informazioa eta horien arteko koordinazio eta integrazioa izango litzatezke. Maila proiektibo-sinbolikoa: Aurreko lan guztiaren ondorioz (toniko-emozionala, sentsorio-motorea eta pertzeptibo-motorea) gizakiaren berezkoa den garun jardueraren agerrera ahalbidetzea eta sustatzea izango da helburua. Hau da, hizkuntzaren, beste hainbat adierazpen lengoaiaren, ... agerrera ematea. Hau lortzeko, oso ariketa interesgarriak izango dira; imitazioan, joko sinbolikoetan, antzezpenean, irudimenean, ... oinarritutako jolasak. Honetarako erabiliko den materiala, ohialak, kuxinak, kutxak, makilak, ... izango dira besteak beste. Maila signikoa: Maila guztietatik,  gorena da. Lengoaia ezberdinetako zeinuak erabiltzean datza, hala nola; lengoaia musikalari dagozkionak, lengoaia logiko matematikari dagozkionak, lengoaia plastikoari dagozkionak, ... ideia, errealitate,  sentimendu, ... ezberdinak komunikatzeko tresna bezala



Hauek izango lirateke, maila hauetariko bakoitzari dagoziok irudiak:


Maila toniko-emozionala
                                Maila sentsorio-motorea




        
       Maila proiektibo sinbolikoa












Maila pertzeptibo motorea                                                                                     Maila signikoa

sábado, 12 de noviembre de 2011

Bernard Acouturier

Gaur egun psikomotrizitate arloan gehien erabiltzen den korronteetariko bat eta orain arte, blogean zehar, defendatutako ikuspuntu eta ideologiarekin bat datorrena, Bernard Acouturier-ena da. Praktika psikomotore honen helburua, gorputzaren adierazpenetik abiatuta, haurraren garapen psikologikoa lortzea da. Praktika honek orientazio ezberdinak izan ditzake:
  •          Orientazio prebentiboa eta hezitzailea: espresibitate motoeari laguntzeko praktika bat da. Heltze psikologikoari dagokion ibilbide bezala ulertzen da, "egitearen plazerra, pentsatzearen plazerragatik" ordezkatzen duena. Denbora eta espazioari dagokionez, gailu baten sorreran datza, etengabeko erreferentzia, testuinguru eta arauek ziurtasuna eango diotenak haurrari eta ziurtasun honetatik abiatuta, haurrarengan, mugitzeko, deskubritzeko, sortzeko, elkartrukatzeko eta hitz egiteko plazerra sortaraziko duena. Haurrarekin dagoen heduaren betebeharra, haurra behatu, bere emozioak entzutea, arreta eskaintzea, bere produkzio sinbolikoak aintzat hartzea eta bere iraganarekin erlazionatutako espresibiattearen intentsitatea ulertzea izango dira besteak beste.
  •          Orientazio terapeutikoa: Gaitz batek adierazi ditzakeen espresibitate zailtasunak ekiditean eta laguntza ematean datza. Zailtasun hauek, haurraren heltze toniko-emozionalari, psiko-afektiboari edota sinbolikoari eragin diezaiokete.
Hona hemen, eskoletan psikomotrizitate saioetarako bete beharreko baldintzak eta Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetan, haurren garapen mailaren arabera, saioek izango dituzten ezaugarriak eta planteatu ahal izango diren helburuak:


Bideo honetan, psikomotrizitate saio batek dituen atal ezberdinak ikus daitezke, baita saioaren momentu bakoitzaren helburuak zeintzuk diren ere:




Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen Myrtha Chokler-ek Bernard Acouturier-en praktika psikomotoreari buruz idatzitako artikulu interesgarria:


jueves, 10 de noviembre de 2011

Myrtha Chokler

Pasa den astiralean, Unibertsitateko Liburutegi Zentraleko Hitzaldi Aretoan, Elana Herran Haur Hezkuntzako psikologiako irakasleak antolatua, izan genuen hitzaldi bati buruz idatzi nahi dizuet. Hitzaldiareren izenburua: La Motricidad Espontánea en la infancia zen eta haur garapenean aditua den Myrtha Chokler argentinarraren eskutik entzun ahal izan genuen.

Bertan, haurren garapen fisiko zein psikiko egoki baterako, mugikortasun askeak duen garrantziaz, mintzo zen, gaur egungo hezitzaileok egiten dugun esku-hartzeari kritika bat eginez. Aurreko artikulu batzuetan: "Mugimena, adimenera bidea", "Mugimen askea, haurraren garapenaren gakoa" eta "Etzunda egotetik bertikaltasunerako bilakaera" artikuluetako ildo berdinetik zioan hitzaldia.

 Hainbeste dakien pertsona bat entzutea, beti plazer bat izaten da, eta itzaldi hau, hauetariko kasu bat izan zen.  Haur Hezkuntzan lan egiten dugun guztiontzako, derrigorrezko hitzaldi bat da. Entzutea behintzat, gero bakoitzak hausnartu egin beharko du eta hortik aurrera zer den egin behar duena erabaki. Hona hemen, hitzaldiaren ideia nagusiak laburbiltzeko, bertan hartu ahal izan nituen hainbat ohar:

jueves, 3 de noviembre de 2011

Psikomotrizitatea eskolan

Gaur egun psikomotrizitateak eskolan duen presentzia, eztabaida ezina da. Gero eta gehiago hedatuz doan praktika bat da. Izan ere, eskola publiko zein pribatu guztietako curriculumean, garatu beharreko alor bezala agertzen den disziplina bat da.

Baina, kalitatezkoa da haurrei eskaintzen diegun psikomotrizitatea? Haurraren garapen fisiko zein psikikorako hain garrantzitsua den auzi bat izanik, Haur Hezkuntzako irakasleek gai honen gainean duten formakuntzari behar den besteko garrantzia eskaintzen ez zaiola dirudi. Honek, sarritan, psikomotrizitate saioa jolastordu orduan bihurtzea edota haurrak energia askatzeko espazio soil bat izatea eragin dezake , bere benetako xedea galduz.

Jakingarriak aldizkarian, eskolan garatzen den psikomotrizitateari buruzko oso hausnarketa interesgarria topatu dut, gaia interesatzen zaizuen guztiokin konpartitu nahi izango nukeena.



Hona hemen, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txostena, Haur Hezkuntzan psikomotrizitatearen eremuan garatu daitezkeen proposamen batzuekin. Lanean hasi aurretik, lana hobeto bideratzeko; marko teorikoa zein den, praktika honen helburuak eta lortu nahi diren trebetasunak zeintzuk diren, erabili daitezkeen baliabide materialak zein antolamenduzkoak zeintzuk diren, etab azaltzen ditu. Beraz, hHaurrekin lan egiten duten irakasle guztientzako, oso tresna baliogarria izan daiteke:

jueves, 27 de octubre de 2011

Hipoterapia


Gaurko artikulu honetan, Fisioterapeuta pediatriko bezala izan dudan esperientzia bat konpartitu nahiko nuke zuekin. Zaragozan Fisioterapiako Diplomatura amaituta, nire benetako bokazioa, helduekin baino, umeekin lan egitea zenez, Bartzelonara joan nintzen Fisioterapia Pediatriko-ko Posgrado bat egitera. Bertan, minusbaliotasunen bat zuten haurrekin, sei bat hilabetez praktikak egiten aritu nintzen Mollet izeneko herri batean. Hain zuzen ere, Mollet-eko CDIAPean. CDIAP laburdurak, "Centre de Desenvolupament I Atenció Precoz" esan nahi du. Hau da, gure Arreta Goiztiarrerako Zentruen baliokidea izango litzatekeena. Zentru honetara; denbora baino arinago jaiotako haurrak, hau da, haur goiztiarrak, garun paralisia zuten jaioberriak, sindrome edo bestelako gaitzen bat zuten jaioberriak (Down Sindromea, ...), edota garapen atzerapenen bat izateko arriskua zuten jaioberriak etortzen ziren. Bertan, haur bakoitzaren beharretara egokitutako saio indidualetan parte hartzeaz gain, garatu berri zuten proiektu batean parte hartzeko aukera ere izan nuen. Hipoterapia proiektu batean hain zuzen ere. Niretzako zaldien inguruko mundu hau guztiz berria bazen ere eta hasiera batean pixka bat eszeptikoa banintzen ere, laster, terapia honek aurretik aipatutako gaitzen bat duten haurrengan duen eragin positibo eta abantailak ikusteko aukera izan nuen. Kasu hau, 17 hilabeterekin CDIAP-era etorritako haur baten kasu erreala da. Neskato hau, jaiotzetik zuen hipotonia baten ondorioz jasaten ari zen atzerapen psikomotore bat zela eta, heldu zen zerbitzu honetara. Giharretako tonu faltak, edozein aldaketa postural egitea, burua grabitatearen kontra eustea, edota edozein motatako mugimen bat egin nahi izatea, ia ezinezko ekintza batean bihurtzen zuen. Terapia honen iraupena beraz, martxotik ekainera bitartekoa izan zen, astean behin burutzen genuelarik, ordu beteko saio bateko iraupenaz. Ikerketa honetan, ez da haurraren ezta bere gurasoen izenik jarri,  beraien anonimatua zaintzeko. Lanak jarraitzen dituen atalak hurrengoak dira:
  • Haurraren asierako anamnesi edo balorazioa, baita erditze momentuko zenbait datu
  • Haurra garapenaren zein momentutan zegoen aztertzeko balorazioa
  • Hipoterapia terapiaren deskribapen eta oinarriak
  • Kasu konkretu honetan jarraitu den tratamendua
  • Azken balorazioa
  • Ondorioak
  • Bibliografia

Aurretik aipatutako kasu klinikoa irakurri nahi izanez gero, hona hemen artikulu osoa:


miércoles, 26 de octubre de 2011

Arazo neuromotoreak dituzten haur txikien balorazioa



Haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere garapen erritmo propioa du. Izan ere, aurreko artikuluren baten aipatu dudan bezala, helduaren betebeharra, erritmo hau errespetatzea da. Baina, noiz hasi behar gara haurraren garapenaz arduratzen? Noiz pentsa dezakegu haur batek motrizitate arazoak izan ditzakeela? Zein da normaltasunaren eta atzerapen motorearen arteko muga?
Lourdes Macias Merlo eta Joaquin Fagoaga Mata haur fisioterapeutek "Fisioterapia en pediatría" liburuan esaten dutenez eta irakurri ahal izan dudanez, haurrek beraien adin kronologikoarekiko duten garapen maila aztertzeko, eskala ezberdinak erabiltzen dira. Hauen bitartez, eta aditu baten esku-hartzeari esker, limitazio funtzionalen bat dagoen edo ez, antzeman ahal izango da. Hauetariko froga batzuek, haurraren mugimen autonomoa aztertzen duten bitartean, beste batzuek, aztertzaileak eskatutako jarduera konkretuen aurrean, haurrak duen portaera aztertzen dute. Balorazio hauen emaitzak baliogarriak izango dira, haur batek izan dezakeen garapenaren atzerapena edo normaltasuna detektatzeko. Mota honetako balorazio edo frogak egin aurretik, garrantzitsua izango da haurraren jaio aurreko eta erditzeko momentuko historia medikua izatea, momentu hauek, bai neurologikoki bai garapenari dagokionez, momentu arriskutsuak izan baitaitezke haurrarentzako. Neuropediatra bat izango da beraz, kasu hauetan haurren azterketaz arduratuko dena. Gaur egun gehien erabiltzen diren eskalak; GMFM testa (motrizitate lodia neurtzeko) testa, Denver-en testa, Llevant-en garapen psikomotorea neurtzeko testa ... dira. Guzti hauetan, arreta, haurraren motrizitate finean, motrizitate lodian, arlo sozialean, adimen arloan, hizkuntza arloan eta gaitasun sentsorialetan jarriko da. Garrantzitsua da kontuan izatea hauetariko arloren baten atzerapenen bat izateak, ez duela, haurrak garapen edota motrizitate arazorik duenik zertan esan behar. Nerbio Sistemaren garapena haurraren lehenengo urtean zehar oraindik garatua ez dagoenez, lehenengo urte honetan, ezberdintasun handiak egotea haur batzuen eta besteen artean, guztiz normala da. Oso lan fina egin beharra dago, garapen geldo baten eta garapenaren atzerapen baten artean ezberdintzeko. Honi, haurraren testuinguruak, izaerak, ... izan dezakeen garrantzia gehitzen badiogu, haur batzuen eta besteen artean izugarrizko ezberdintasunak soma daitezke. Noiz arduratu beharra dugu haurraren garapenean zerbait guztiz ondo ez doala uste dugunean? Haurra geldoagoa da, edo atzeratuta doa? Zeintzuk dira alerta zeinuak? Hona hemen kontuan hartu beharreko adierazgarri batzuk, haurraren garapena ondo ez doala adieratzen dutenak:
  • Begi mugimendu anormalak egitea.
  • Gorputz jarrera anomaloak; buruaren hiperextentsioa, buruaren mugimendu errepikakorrak
  • Erreflexuak egon behar direnean, ez egotea
  • 4-6 hilabeteetatik aurrera, aldakako muskulu aduktoreetan gehiegizko tonua izatea.
  • 3-4 hilabetetatik aurrera, eskuko hatzamar lodia batuta izatea.
  • 6-8 hilabetetatik aurrera, eskuekin mugimendu errepikakorrak egitea
  • 9 hilabetetatik aurrera, desplazamendurako era autonomorik ez izatea. Katamarraren , bolteoaren, arrastearen, ... gabezia.
  • 12-14 hilabetetik aurrera, adurraren jarioak jarraitzea, edota gauza guztiak ahora eramatea.
  • 16 hilabetetatik aurrera, atentzioa finkatzeko zailtasuna
  • 24 hilabetetatik aurrera, joko sinbolikoa garatzeko ezintasuna