Haurra txikia denean eta bere lehen mugimenak garatzen hasten denean aldaketa posturalen bidez, sarritan pentsatzen ohi dugu, helduok izan behar garela haurraren garapen motorearen gidatzaile eta irakasle. Haurra subjektu pasibo eta ez jakituntzat hartzen dugu. Guk jartzen ohi dugu haurra zutunik bere lehen pausuak eman ditzan, "Bumbo sit" motatako jesarlekuetan edota sofaren izkina batean jesarten enborra eusten ikasi dezan ... Guzti hau intentsiorik onenenarekin egiten dugun arren, haurrarentzako kalte izugarria suposa dezake, inkontsienteki, haurra behartu egiten baitugu oraindik bere kabuz eskuratu ez duen postura batean egotera.Hirurogeigarren hamarkadaz geroztik, haurrak bere kabuz hasitako, garatutako eta amaitutako mugimenak bere garapen psikikoan duen garrantziaz hitz egiten duten hainbat argitalpen agertu da. Norberak bere kabuz mugimen bat garatzeko gai izatearen sentsazioa eta ingurunearekiko zein norberaren autonomiarekiko konpetentzia sentsazioak, gizabanakoaren beharrizan bezala definitu dira. Konpetente izateak, testuinguru konkretu batean, "zer egin" jakiteaz gain, "nola egin" ere jakitea esan nahi du.Haurrak, tradizionalki pentsatu izan ohi denaren kontra, etapa guztietan mugimen gaitasun batzuk izango ditu, etapa horri dagokion garapen mailaren araberakoa. Haurrak maila honetatik abiatuta, gero eta mugimen zailagoak garatuko ditu. Esaterako, jaio eta hurrengo egunera, haurra begiekin argi bat jarraitzeko eta burua argi horretara bideratzeko gai izango da. Geroago, gora begira egotetik behera begira egotera pasatuko da eta alderantziz, jesarrita egoteko gai izango da, belaunikoz jarriko da, ... Lehenengo momentutik haurrak iniziatibak eta gaitasunak dituela argi eduki behar dugu eta horietara adi egotea funtzezkoa izango da.Haurrak bere kabuz esploratzeko dituen aukera kopuruak eta konpetente izateko dituen aukera kopuruak, bere nortasunaren ildoa markatuko dute. Honen zergatia oso erraza da. Haurrak zenbat eta mugimendu autonomo gehiago garatzeko aukera izan, gero eta konfidantza handiagoa izango du bere buru, gaitasun eta eraginkortasunarengan. Honek eragina izango du bere jarreran eta buruari egotziko dizkion helburuengan. Bere ingurunearekin egokiro erlazionatzeko, baita ingurune berrietara moldatzeko gaitasuna izango du modu honetan hezitako haurrak. Iniziatibaz betetako haurrak izango dira, aktiboak, parte hartzaileak ...Aukera hauek izan ez dituen haurrak berriz; bai umeentzako parke batean sartuak egon direlako, bai oraindik prest ez zeuden posturatan egotera behartuak izan direlako, bai heldu bat izan delako beti bere beharretara aurreratu dena eta berak egin duelako haurrak egin behar zuen mugimen eta esplarazio lana, haurraren gaitasun edo iniziatibak kontuan izan gabe. Honek, ondorio kaltegarriak izango ditu haurraren nortasunaren garapenean. Bere sortze gaitasuna murriztuz joango da, menpeko bihurtuko da, pasiboa ... ez duelako bere buruarengan konfidantzarik edukiko esploratzeko eta konpetente sentitzeko ez duelako aukerarik izan.Emmi Pikler medikuak (Viena) frogatu ahal izan duenez, haurra prest dagoenean postura aldaketa bat egiteko, bere kabuz lortu eta ikasiko du, nahiz eta helduak haurra inoiz postura horretan jarri ez duen. Haurrak bakarrik ikasteko gaitasuna du, eskaintzen dizkiogun testuinguru material eta afektiboa egokiak direnean.Guzti honekin hausnarketarko galdera bat bururatu behar zaigu. Zergatik, nahiz eta haurrarentzako mugimen librea askoz osasuntsaugoa dela esaten duten hainbat ikerketa egon, praktikan metodo tradizionalari ekiten jarraitzen diogu? Erosotasuna izango ote? Konpetentzia falta? Gure pentsamendu, jakituria, usteak eta hezitzeko modua goitik behera aldatzeko gogo eza?Ez al dira gura haurrak erdigunean kokatu beharko genituenak beraien heziketa eta garapenaz dihardugun heinean? Hau honela bada, gai honen inguruan pentsatzera momentu bat dedikatzea ez litzateke soberan egongo.
Orain arte esandako guztia praktikara nola eraman daitekeen argitzeko, ez ezazu bideo hau galdu:
Honen inguruan gehiago sakondu nahi baduzu, hona hemen oso helbide interesgarria:
http://miscosillasdeinfantil.webnode.com/pikler-y-loczy/videos-sobre-pikler-y-loczy/
No hay comentarios:
Publicar un comentario