Haurren mugimenaren garapena behatuz gero, munduko edozein tokitan jaioak direla ere, jasotako hezkuntza edozein delarik eta herrialdearen ezaugarri kulturalak oso bestelakoak izanik ere, beraien mugimenetan, patroi edo eskema berdintsuak jarraitzen dituztela ohartuko gaitezke. Herrialdearen araberako aldaketa txikiak eman badaitezke ere, modu global batean hartuta, haurraren garapen motoreak oso antzekoak dira.Haur guztiek beraz, progresio komun bat dutela, errealitate bat dela esan daiteke. Baina, zergatik gertatzen da hau? Zergatik testuinguruko aldagaiek ez dute haurarren garapen motorean eragin handiagorik? Azalpena sinplea da. Energia kontu bat besterik ez da. Gure geletako haurrak behatu eta postura aldaketa nagusienetan fijatuz gero eta erdibitarteko posturak alde batera utziz, honako progresio hau jarraitzen dutela ikus dezakegu: Gora begira egotetik, behera begira egotera; Behera begira egotetik, lau hankatan jartzera; Lau hanketatik, belauniko jartzera; Belauniko egotetik, zutunik jartzera.Egindako hainbat ikerketen arabera (Macias Lourdes, Barcelona), sekuentziazio hau jarraitzea, energetikoki, esfortsu gutxien suposatzen duen patroia dela ikusi ahal izan da. Energiaren ekonomia da gakoa. Muskulu-eskeletikoki, esfortsurik gutxien suposatzen duten postura eta mugimenak dira, ahalik eta etekinik handiena ateraz. Gizakion ezaugarri nabarienetariko bat, bi hanken gainean ibiltzeko gaitasuna izatea, beraz, ez da kasualitatea. Haurra ibiltzen eta oreka mantentzen ikasten dagoenean, lau hankatako postura erabiltzen du. Baina, zergatik ez da postura horretan geratzen eta bi hanketako posturara pasatzen da?Ba, askoz energia gutxiago behar delako zutunik egoteko (behin oreka erreakzioa eta erreakzio posturalak garatuta egon). Horrez gain, eskeak askatzea ahalbidetzen du manipulatu ahal izateko.
Arazo neurologiko edota gaitzik ez duen jaioberri batean, honakoa izango litzateke aldaketa postural nagusien garapen motorea hilabeteka:
- Jaiotzetik 3-4 hilabete bitartera, haurra bizkarraren gainean etzanda egoten da. Postura honetan, haurrak bere eskuak eta oinak deskubrituko ditu. Honek, objektuen manipulazioa ahalbidetuko du
- 3-4- hilabeterekin, buruaz baliatuz, haurra gai izango da gora begira egotetik behera begira egotera. Orain arte bere bizkarraren gainean ematen bazituen orduak, oraindik aurrera bere triparen gainean etzanda egongo da. Postura berri honek, espazioa ezagutzea ahalbidetuko dio haurrari, bere begirada esparruaren barruan edukiko duelako ingurunea. Honen eraginez, apurka-apurka tarraz ibiltzen hasiko da espazioa esploratzeko.
- Gutxi gora-behera 5 hilabete aldera, haurra jesartzeko gai izango da. Hau izugarrizko lorpena izango da haurrarentzako, espazioaren beste ikuskera bat ahalbidetuko diolako haurrari eta garrantzitsuena dena, eskuak libre edukitzea, manipulatu ahal izateko.
- 8 hilabete aldera, haurrak bere desplazamenduak lau hanken gainean egingo ditu. Hau da, katamarka. Momentu honetan, euskarri ezberdinak erabilita, haurra ebatu egingo da eta apurka-apurka zutunik jartzen joango da.
- 10-12 hilabete dituenean, haurra oinez hasiko da. Jada, zutunik jartzeko ez du euskarri baten laguntzarik behar izango. Bere kabuz altxatuko da lurretik, eta bere lehen pausoak ematen hasiko da, oraindik oreka oso ona ez bada ere.
Aldaketa postural nagusi hauez gain, haurrak bere garapenean gauzatzen dituen beste hainbat erdibitarteko postura daude. Hona hemen Emmi Pikler mediku hungariarrak definitutakoak:
Arreta Goiztiarreko Profesionalen Elkartearen Estatuko Federazioak, haurraren garapen motoreari buruz argitaratutakogida interesgarria:
No hay comentarios:
Publicar un comentario