MUGIMENA, HAURRAREN JARRERAREN OINARRIAN

domingo, 20 de noviembre de 2011

Psikomotrizitatearen eragite mailak


Haurrekin psikomotrizitate saio bat garatu aurretik, argi eduki behar dugu, haurrekin zein maila psikomotoretan eragin nahi dugun. Sarritan, psikomotrizitate saio bat prestatzen dugunean, hainbat ekintza planteatzen ditugu, baina, ez dugu egokiro zehazten zein mailari zuzendua dagoen jarduera bakoitza. Madrilgo hezkuntza aholkularitzarako web orri batean azaltzen denez, psikomotrizitatea bost maila ezberdinetan ezberdindu daiteke:
  • Maila toniko-emozionala
  • Maila sentsorio-motorea
  • Maila pertzeptibo-motorea
  • Maila proiektibo-sinbolikoa
  • Maila signikoa
Bakoitza banan banan azaltzera pasatuko naiz: Maila toniko-emozionala: Maila honetan, haurrak, bai bere buruarekiko bai besteekiko, dituen harremana hobetzea da helburua. Lortu nahi den komunikazio horren bitartekaritza lana egiteko, objektu ezberdinak erabiliko ditu. Maila honen oinarrian, gihar tonuaren aldaketak eta emozioak egongo dira. Modu honetan, haurra tentsio eta erlaxapen egoera ezberdinetara eramango dituen egoerak planteatuko zaizkio, non tentsioak, akordioak, ... garatu behar izango dituen gainontzeko haurrekin, "arazo" hauei irtenbidea bilatzeko. Helburua, harremanak lantzea izango da. Maila sentsorio-motorea: Norberaren gorputzaren mugimenak sortarazten duen gozamena lantzea bilatzen da, baita oinarrizko jarrera motore eta neuromotoreak heltzea ere. Hau da, kontrolik gabekoa den mugimenetik, gorputzaren mugimenaren kontrolerako bidea betetzea. Atal honetan landu beharko litzatezkeen  edukiak, hurrengoak litzatezke: jarrera sistema (jarrera, psizioa, portaera), gihar tonua eta oreka, gorputz kontzientzia (gorputz eskema eta gorputz irudia) eta gorputzak eskaintzen dituen koordinazio atazarik garrantzitsuenak (saltoak, birak, ...). Maila pertzeptibo-motorea: Nahita egindakoa, intentsioduna den mugimenaren gozamena lantzea, helburu zehatz batekin egindakoa dena, kanpo espazioa kontrolatzea eta ulrtzea eskatuko duena. Espazio hori ulertu, interpretatu eta bertan mugitzen jakitea exijituko du honek. Haurra honetara, hainbat ekintza, jarduera, mugimen, errepikatzearen poderioz helduko da. Honetarako landu beharreko edukiak, espaziotik jasotako informazioa, haurrak bere gorputz barnetik mugimenari dagokionez jasotako informazioa eta horien arteko koordinazio eta integrazioa izango litzatezke. Maila proiektibo-sinbolikoa: Aurreko lan guztiaren ondorioz (toniko-emozionala, sentsorio-motorea eta pertzeptibo-motorea) gizakiaren berezkoa den garun jardueraren agerrera ahalbidetzea eta sustatzea izango da helburua. Hau da, hizkuntzaren, beste hainbat adierazpen lengoaiaren, ... agerrera ematea. Hau lortzeko, oso ariketa interesgarriak izango dira; imitazioan, joko sinbolikoetan, antzezpenean, irudimenean, ... oinarritutako jolasak. Honetarako erabiliko den materiala, ohialak, kuxinak, kutxak, makilak, ... izango dira besteak beste. Maila signikoa: Maila guztietatik,  gorena da. Lengoaia ezberdinetako zeinuak erabiltzean datza, hala nola; lengoaia musikalari dagozkionak, lengoaia logiko matematikari dagozkionak, lengoaia plastikoari dagozkionak, ... ideia, errealitate,  sentimendu, ... ezberdinak komunikatzeko tresna bezala



Hauek izango lirateke, maila hauetariko bakoitzari dagoziok irudiak:


Maila toniko-emozionala
                                Maila sentsorio-motorea




        
       Maila proiektibo sinbolikoa












Maila pertzeptibo motorea                                                                                     Maila signikoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario