MUGIMENA, HAURRAREN JARRERAREN OINARRIAN

lunes, 28 de noviembre de 2011

Uraren bidezko terapia


Urak, hezkuntza edota jolas-jardueretan egin ditzakeen aportazioak, guztiontzako aski ezagunak dira. Baina ezagutzen al ditugu terapeutikoki egin ditzakeen ekarpenak? Minusbaliotasun fisikoren bat duten haurrentzako, tratamendu fisioterapiko edota errehabilitazio jardueraren gehigarri interesgarri eta garrantzitsu bat suposatzen du ("eFisioterapia" fisioterapiari buruzko aldizkarian eta Zaragozako Unibertsitateak argitaratutako lana). Honi lotua, hidroterapia kontzektua aipatu behar da. Hidroterapia, urak giza gorputzaren gain dituen helburu terapeutikoez arduratzen den hidrologiaren adar bat da. Uraren ezaugarri mekanikoak;
Uraren tenperatutari dagokionez ere, aipamen txiki bat egin  beharra dago. Haurrak hotz geratzea ekiditzeko eta uraren berotasunak dakartzan efektuak aprobetxatzeko ; erlaxapena, odol ekarpen handiagoa, mugimenduen erraztasuna, analgesia, odol bideen dilatazioa, ... uraren tenperaturak, 32º-36º bitartekoa izan beharko du. Tenperatura honetatik gora igotzen badu, urarekin kontaktuan egon ahal izango den azalera txikiagoa izan beharko du eta denbora laburragoz, hipertermia bat eta tentsio beherakada bat ekiditeko asmoz. Efektu mekaniko eta termikoez gain, alde psikomotoreari dagokionez ere, zenbait helburu lortu daiteke, hala nola;
  • Ingurune urtsua ezagutzea, honek ekarri diezaiokeen sentsazio berriak sentituz
  • Egoera fisiko orokorarren hobekuntza
  • Muskuluetako indarra areagotzea, baita mugimendu gaitasuna ere
  • Gorputz eskema garatzea
  • Koordinazioa hobetzea
  • Espazio-denbora kontzeptuak lantzea
  • ...
Maila sozio-afektiboan ere, honakoa lortu daiteke;
  • Harreman arazoak dituzten haurrengan, talde integrazioa lantzea
  • Garbitasunari dagozkion ohiturak lantzea
  • Guraso eta beraien seme-alaben arteko harremana sendotzea
  • Autoestimuaren hobekuntza
  • Norberaren buruarekiko irudi positiboago bat lortzea
  • ...
Ezaugarri hauek ulertuz eta aprobetxatuz, haurrak dituen zailtasunen edo minusbaliotasunen arabera, helburu ezberdinak lortu ahal izango ditugu, ezaugarri mekaniko hauek era egokian erabiliz. Uraren egoera likidoaren ezaugarriak ezagutzeak, hidrostatika oinarritzen deneko printzipioak ulertzen lagunduko digu. Arkimedesen printzipioa aplikatuta, gorputz atal ezberdinak mugitzeko erraztasun handiagoa lortuko dugu, behetik goranzko egiten den indarrari esker. Hau oso egokia izango da, adibidez, oso mugikortasun eskasa aurkezten duen ume batekin lan egiteko, uretan, uretatik kanpo izan dezakeen baino askoz mugimen handiagoa lortuko duelako. Aprobetxatu dezakegun beste ezaugarri bat, oso indar gutxi duten haurrekin lan egiteko esaterako, uraren marruskadura indarra da. Ur barruan oinez ibili nahi dugunean, uretatik kanpo ibiltzea baino askoz zailagoa suertatzen da, urak jartzen duen erresistentzia dela eta. Zenbat eta mugimena azkarragoa izan eta gorputz atal handiagoa ur barruan sartuta egon eta indar honi esposatua egon gainera, are eta handiagoa izango da honek jartzen duen arresistentzia. Hauek, uraren ezaugarri mekanikoen adibide batzuk baino ez dira. Kasu bakoitzean haurraren egoera zein den aztertu behar izango da, plan terapeutiko egokiena jartzeko asmoz. Baina, nork atera dezake etekina uraren bidezko terapia honetatik? Printzipioz migimen arazoak dituzten haurrei artikulu hau zuzendu badiet , edozelako gaitzik ez duten haurrentzako ere, oso tresna eraginkorra izan daiteke haurren garapen orokorrean, gurasoekiko harremanean, gaitasun sozio-afektiboetan, ... laguntzen baitu. Mugimen arazoak dituzten haurrei dagokienez, indikazioetariko batzuk, hurrengoak izan daitezke besteak beste;
  • Giharretan tonu altua duten haurrak (hipertonia, espastizitatea, ...), tonua erlaxatzen laguntzeko
  • Giharretan tonu baxua duten haurrak (hipotonia), indarra hartzeko
  • NS-n arazoak dituzten haurrak
  • Sindrome edota gaitzen bat duten haurrak
  • Garun Paralisia duten haurrak
  • Harreman arazoak dituzten haurrak
  • Afektibitate arazoak dituzten huarrak
  • ...
Terapia mota honek efektu positiboak izan ditzan, gutxi gora behera, 45 minutuko iraupena duten saio bi gutxienez burutu behar dira astero, taldearen partaideak 5 umetik gorakoa ez izatea gomendatzen delarik. Haur bakoitzarekin, bere aita edo ama egongo da. Egingo diren taldekatzeak, haurren patologia, zailtasun, ezaugarrien, ... araberakoak izango dira, modu honetan helburu berdina duten saioak eta helburuak planteatzea posible izango delarik. Terapiaren iraupenari dagokionez, parte hartzen duteneko haurren ezaugarrien araberakoa izango da.


Gehiago jakin nahi baduzu, egizu klik hurrengo helbideetan:
http://www.fundacionsaludinfantil.org/documentos/Terapia%20Acuatica.pdf
http://www.efisioterapia.net/articulos/imprimir.php?id=347

No hay comentarios:

Publicar un comentario