MUGIMENA, HAURRAREN JARRERAREN OINARRIAN

jueves, 3 de noviembre de 2011

Psikomotrizitatea eskolan

Gaur egun psikomotrizitateak eskolan duen presentzia, eztabaida ezina da. Gero eta gehiago hedatuz doan praktika bat da. Izan ere, eskola publiko zein pribatu guztietako curriculumean, garatu beharreko alor bezala agertzen den disziplina bat da.

Baina, kalitatezkoa da haurrei eskaintzen diegun psikomotrizitatea? Haurraren garapen fisiko zein psikikorako hain garrantzitsua den auzi bat izanik, Haur Hezkuntzako irakasleek gai honen gainean duten formakuntzari behar den besteko garrantzia eskaintzen ez zaiola dirudi. Honek, sarritan, psikomotrizitate saioa jolastordu orduan bihurtzea edota haurrak energia askatzeko espazio soil bat izatea eragin dezake , bere benetako xedea galduz.

Jakingarriak aldizkarian, eskolan garatzen den psikomotrizitateari buruzko oso hausnarketa interesgarria topatu dut, gaia interesatzen zaizuen guztiokin konpartitu nahi izango nukeena.



Hona hemen, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txostena, Haur Hezkuntzan psikomotrizitatearen eremuan garatu daitezkeen proposamen batzuekin. Lanean hasi aurretik, lana hobeto bideratzeko; marko teorikoa zein den, praktika honen helburuak eta lortu nahi diren trebetasunak zeintzuk diren, erabili daitezkeen baliabide materialak zein antolamenduzkoak zeintzuk diren, etab azaltzen ditu. Beraz, hHaurrekin lan egiten duten irakasle guztientzako, oso tresna baliogarria izan daiteke:

No hay comentarios:

Publicar un comentario