MUGIMENA, HAURRAREN JARRERAREN OINARRIAN

jueves, 27 de octubre de 2011

Hipoterapia


Gaurko artikulu honetan, Fisioterapeuta pediatriko bezala izan dudan esperientzia bat konpartitu nahiko nuke zuekin. Zaragozan Fisioterapiako Diplomatura amaituta, nire benetako bokazioa, helduekin baino, umeekin lan egitea zenez, Bartzelonara joan nintzen Fisioterapia Pediatriko-ko Posgrado bat egitera. Bertan, minusbaliotasunen bat zuten haurrekin, sei bat hilabetez praktikak egiten aritu nintzen Mollet izeneko herri batean. Hain zuzen ere, Mollet-eko CDIAPean. CDIAP laburdurak, "Centre de Desenvolupament I Atenció Precoz" esan nahi du. Hau da, gure Arreta Goiztiarrerako Zentruen baliokidea izango litzatekeena. Zentru honetara; denbora baino arinago jaiotako haurrak, hau da, haur goiztiarrak, garun paralisia zuten jaioberriak, sindrome edo bestelako gaitzen bat zuten jaioberriak (Down Sindromea, ...), edota garapen atzerapenen bat izateko arriskua zuten jaioberriak etortzen ziren. Bertan, haur bakoitzaren beharretara egokitutako saio indidualetan parte hartzeaz gain, garatu berri zuten proiektu batean parte hartzeko aukera ere izan nuen. Hipoterapia proiektu batean hain zuzen ere. Niretzako zaldien inguruko mundu hau guztiz berria bazen ere eta hasiera batean pixka bat eszeptikoa banintzen ere, laster, terapia honek aurretik aipatutako gaitzen bat duten haurrengan duen eragin positibo eta abantailak ikusteko aukera izan nuen. Kasu hau, 17 hilabeterekin CDIAP-era etorritako haur baten kasu erreala da. Neskato hau, jaiotzetik zuen hipotonia baten ondorioz jasaten ari zen atzerapen psikomotore bat zela eta, heldu zen zerbitzu honetara. Giharretako tonu faltak, edozein aldaketa postural egitea, burua grabitatearen kontra eustea, edota edozein motatako mugimen bat egin nahi izatea, ia ezinezko ekintza batean bihurtzen zuen. Terapia honen iraupena beraz, martxotik ekainera bitartekoa izan zen, astean behin burutzen genuelarik, ordu beteko saio bateko iraupenaz. Ikerketa honetan, ez da haurraren ezta bere gurasoen izenik jarri,  beraien anonimatua zaintzeko. Lanak jarraitzen dituen atalak hurrengoak dira:
  • Haurraren asierako anamnesi edo balorazioa, baita erditze momentuko zenbait datu
  • Haurra garapenaren zein momentutan zegoen aztertzeko balorazioa
  • Hipoterapia terapiaren deskribapen eta oinarriak
  • Kasu konkretu honetan jarraitu den tratamendua
  • Azken balorazioa
  • Ondorioak
  • Bibliografia

Aurretik aipatutako kasu klinikoa irakurri nahi izanez gero, hona hemen artikulu osoa:


1 comentario:

  1. Maider! Ez dakit sarrera hau bukatuta edo zerbait faltatzen zaion, baina irakurri dudanarekin hunkituta geratu naiz. Askotan uste dugun baino arazo gehiego daude munduan... Espero dut proiektu honen amaiera irakurtzea noizbait!
    Mil esker horrelako berriak gurekin konpartitzeagatik!

    ResponderEliminar