Katamarra egunero erabiltzen dugun kontzeptu bat izan arren, haurrarentzako benetan duen garrantziaz kontziente garela uste duzue? Sarritan , guraso askorentzat, oharkabean pasatzen da bere garrantzia, ibiltzen hasi baino lehenagoko etapa hutsatzat hartuaz. Katamarra, haurarren koordinazioaren garapenerako eta garapen neurologikorako, aurrerapausu garrantzitsua suposatzen du. Haurra hurrengo etapa batzuetarako prestatu egiten du. Hala nola, ikusmen, ukimen, oreka, propiozepzio edota orientaziorako, eta bereziki, irakurketa eta idazkera prozesuetarako. Modu berean, autonomia eskainiko dio, nahi duen lekutik mugitu eta bere inguruneko espazioa ezagutu ahal izateko. Etapa honek haurrarentzako duen berebiziko garrantzia azpimarratzeko ditugun argudioak, hurrengoak izango lirateke:
- Garuneko hemisferio biak konektatzen ditu eta informazio bideak eratzen ditu
- Eredu gurutzatua garatzen du: eredu hau da gorputzaren desplazamendu antolatua eta oreka ahalbidetuko dituen funtzio neurologikoa.
- Sistema bestibularra eta propiozeptiboa garatuko ditu: hauei esker, haurrak gorputzatal ezberdinen kokalekuaren berri izatea ahalbidetuko du.
- Begirada eta objektuen fokatzea garatzen ditu.
- Inguratzen duen mundua ezagutzea eta honetara egokitzea ahalbidetzen dio.
- Lateralizazioaren garapena sustatzen du.
- Begi eta eskuaren arteko koordinazioaren garapena sustatzen duenez, aurrerago agertuko den idazkera erraztuko du.
Honen gaineko informazio zabalagoa irakurri nahi baduzu, begiratu hurrengo helbidea:
http://www.ladosis.com/tubebe/articulo_interno_nd.php?art_id=4537
Oso ohikoa izaten da, helduaren nahiaz haurrak zutunik jartzea, horretarako oraindik prest egon gabe. Egoera honetan, haurrak; ikaratuta, nahastuta, ingurunera begira laguntza eske egongo balira bezala ... ikustea, berarentzat oso zaila delako grabitatearen kontrako postura hau mantentzea. Bertikaltasunarekiko lehenengo esperientzia hau ez zaionez guztiz positiboa suertatuko, berriro lurrera jeistea erabakiko du. Momentu honetan zutunik jartzea ez da haurraren nahi edota behar bat izango, helduarena baizik. Haurra erronka honi aurre geiteko gai ikusten denean, bera bakarrik jarriko da zutunik. Lehenengo pausuak, lehenengo urtera aldera agertzen ohi dira eta hamasei hilabete eta bi urte bitartean, bi hanken gaineko etapa sendotu egiten da. Baina, zer gertatzen da behin zutunik jarri eta pausuak ematen hasten dela eta egun batean berriro ere katamarrean hasten bada? Horrelakoetan, heldu gehienak iritzi berekoak izaten dira. Argi izaten dute, jada haurra gai bada zutunik egon eta pausuak emateko, onartezina dela berriro ere lurretik mugitzen ikustea. Ba, sentitzen dot, baina berriro ere erratuta gaude. Ez da ezer gertatzen haurrak katamarra eta pausuak tartekatzeagatik. Izan ere, beraien garunaren antolaketa, koordinazioa etab indartu eta arindu egingo ditu tartekatze honek. Hau da, izaki bezala guztiz garatzeko funtzezkoa izango da.Gaur egun haurrak lurretik libreki katamarrean uzteko oztoporik garrantzitsuenetariko bat, gurasoek beraien seme-albekin egoteko duten denbora falta da, beste arrazoi batzuen artean (garrantziaz ez ohartzea). Duten denbora apurra, ez dute haurra lurrean jartzera dedikatzen, baizik eta egun osoan zehar eman ez dizkioten musu eta laztan guztiak ematera, edota mimoak egitera eta besoetan hartzera. Benetan haurrak beraien garapenaren zentruan kokatuko bagenitu eta benetako protagonista bihurtuko bagenitu, ez genituzke gure nahiak eta beharrak beraien nahi eta beharren aurrean jarriko. Utzi ditzagun bada espazio zabaletan libreki mugitzen, ondorengo garapenean ondorio txarrik izaterik nahi ez badugu behintzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario