"Snoezelen gelak" hitzak, agian ez digu gauza handirik esango. Baina estimulazio multisentsorialerako gelak esaten badugu, kontzeptu honen nondik norakoa soma dezakegu. Gela hauek, bere izenak esaten duenez, pluridefizientziak dituzten haurrei zuzendutako gelak dira.Ez al zaigu gutariko bakoitzari gertatu, nolabaiteko beldurra sentitu izana defizientzia ugari dituen haur bat aurrean izaterakoan? Beldurra, ez dakigulako; zer egin, nola hitz egin, zer esan, nola ukitu, ... Hau da, berarengana nola hurbildu. Haur hauek ez dute hitzekin nola sentitzen diren edota zer behar duten ahoz esateko gaitasunik. Ume hauekin lan egiterakoan, beraien gorputzaren bitartez trasmitituko digute beraien barruan gertatzen denaren berri. Beraz. oso adi egon beharko gara eskaintzen dizkuguten seinaleei. Idoia Gandarias Mendieta haur fisioterapian adituak Elkarberri aldizkarian argitaratu duenez, Pluridefizientziak dituzten haurren gehiengoa, gorputzaren esperimentazio fasean daude. Beraientzako, mundua, mugimenaren bidez, usaimenaren bidez, miazkatuz, haginka eginez, ikusiz edota entzunez bizi dituen bizipenetara mugatzen da. Beraien mundu honetan sartzen den edozein berritasun, lehenik ustekabea eta bigarrenik estualdia sortuko dizkie. Berritasun hau beraien munduaren parte bezela onartu dezaten, berau esploratzea beharrezkoa izango dute. Asko kostatzen zaie beraien ikusmira zabaltzea. Beraien mundura mugatzen dira, mundu horretan "atrapatuta" bizi dira normalean. Garatzen dituzten mugimenak, nahiko mugimendu errepikakorrak izaten dira eta helburu edota funtzionaltasunik gabekoak. Ez dute ia begiradaren finkapenik, beraien gurasoengan salbu, hauek izaten baitira beraien seme-alben beharrizanak hasetzen dituztenak. Haur hauekin lan egiterakoan,ez gara beraien zailatsunetan zentratu behar, baizik eta beraien gaitasunetan, hemendik abiatuta beraien gaitasunak detektatu ahal izateko eta beraiekin lan egiteko aurrerapausuak eman ditzan. Oraintsura arte, ohikoa izan da mota honetako umeak gela hutsetan ikustea, dena apurtzen dutela argudiatuz. Baina pluridefizientziak dituzten haurrek, beraien ingurunearekiko eta bertan gauzatzen diren aldaketekiko sentsibilidade handia erakusten dutela ikusi izan da. Aurkikuntza honez geroztik, beraiekin lan egiteko modua guztiz aldatu da, gaur egun ditugun gela multisentsorialak eraikitzera heldu arte. Gela hauetan, haurrei zentzumen ezberdinak garatzeko aukera ematen zaie, soinuekin, argiekin, puxikekin, ehundura ezberdinekin, eta abarrekin lan eginez. Geletan erabiltzen den materiala:Gela zuria Burbuila zutabea: ukimen eta ikuste estimulazio eta erlajaziorako Puff posturala: erlajazio posturala eta orekaren kontrolerako Uretazko ohe musikala edo bibrakorra: erlajazio eta estimulazio bibrakor eta bestibularrerako Boladun igerilekua: erlakazio, gorputz eskema eta ukimen estimulaziorako Argi ultramoredun ispilua: bego estimulaziorako Ispiludun bola: erlajazio eta begi eta orekaren estimulaziorako Irudi proiektagailua: erlajazio eta begi estimulaziorako Zuntz optikoak: begi eta ukimen estimulaziorako eta giro lasaia sortzeko Giro musika: entzumen estimulazio eta efektu lasaigarri edo estimulagarriak sortarazteko Usain zabaltzailea: efektu lasaigarri edo estimulatzaileak lortzeko usaimen estimulazioa Argi eta soinuen zalaparta: bolumenaren estimulazio eta ahotsaren tonu eta intentsitate eta bolumenaren estimulaziorako Oin-zolako sentsazioak: ukimen estimulaziorako
Material guzti hau gelan nola antolatzen den hobeto ikusi ahal izateko eta gela hauek zer diren hobeto ulertu ahal izateko, horra hor hurrengo bideoa:
Estimulazio anitzeko saio baten garapenaren adibide bat:
Eta beste bat:
Gai honi buruzko artikulu interesgarriak:
http://www.revistatog.com/num10/pdfs/original%204.pdf
http://www.asociacionnora.com/index1.php?lang=es_ES&menu=3&submenu=7
http://www.sld.cu/galerias/pdf/sitios/rehabilitacion-adulto/tratamiento_fisioterapico_del_paralitico_cerebral_adulto_en_sala_snoezelen.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario